Euskal Herriko Ikastolen Elkartasun Kutxa

Ikastolen Elkartasun Kutxa Ikastolok premia duten beste ikastolei laguntzeko kutxa komun batera egiten dugun ekarpena da .

Betidanik egin dira ekarpen hauek ikastoletan, baina 2012tik aurrera izaera juridiko propioa eman eta “Elkartasun Ikastolak europar kooperatiba elkartea” entitatea sortu zen laguntza hau kudeatzeko. EHIko ikastolak gara bertako bazkide, Kurutziaga Ikastola barne.

Laguntzaren filosofia eta helburua ikastola berriak sortzeko eta ikastolei inbertsioak egiten laguntzea da. Hau da, ikastola batek bere baliabide propioekin ezin duenean proiektu bat gauzatu, laguntza hau eskatu dezake bere  bideragarritasuna bermatzeko.

Urte honetan hainbat izan dira onuradun ikastolak, tartean Trebiñuko ikastolak, Iparraldeko Seaskakoak edota Nafarroako Erriberan ditugun ikastolak. Banatutako kopurua 800.000 eurokoa izan da.

Baina izaera solidario honen dimentsioa ikusteko, komeni da azpimarratzea  sorreratik (2012) 7 milioi euro banatu dituela. Zer beste entitatek banatzen du modu solidarioan kopuru halako kopururik? Guk, Ikastolok, zuok familiok egiten duzuen ekarpenaren bitartez.

Lehen zein orain, euskararen egoera larria den lekuetan ikastolak sortu ditugu Gai izan gara eremu administratiboak gaindituz ikastolei lagundu eta euskarak bizirauterazteko.

Hau da gure izaera. Zaindu dezagun maite dugun hori.