DATORREN IKASTURTEAREN HASIERAZ: Segurtasun neurri berak eta jardun jarraia
Idatzi honekin irailerako ditugun berri birekin hasi nahiko genuke. Izan ere aurreko astean Hezkuntza Sailaren jakinarazpen berri bi jaso genituen:
Bata, ikasturtea osasun eta higiene neurri berdinekin hasiko dugula. Hau da, ikasturte honetan izan ditugun neurriak mantenduko direla ia bere osotasunean. Hezkuntza Sailetik jasotako protokoloak aldaketa gutxi aurreikusten ditu datorren ikasturterako. Beraz, aldaketarik ezean, irailaren 7an hasiko dugun ikasturtea, amaitutako neurriekin hasiko da.
Bestetik, DBHn ordutegi jarraia izateko eskaerari Hezkuntza Sailak baiezkoa eman diola jakinarazten dizuegu. Edonola ere, neurria pandemiaren egoeraren araberakoa izango da eta, gerta liteke hartutako erabakia, bertan behera gelditzea eta DBHko jarduna goiz eta arratsaldera bueltatzea. Izan ere, Hezkuntza Sailak goiz eta arratsaldeko jarduna lehenesten jarraitzen du. Emandako baiezkoa behin-behinekoa da eta, egungo osasun egoerak aukerarik emango balu, ikastolako jarduna, pandemiaren aurreko egoerara bueltatuko litzatekeela jakinarazi digute.
Gauzak horrela, irailetik aurrera DBHko jarduna jarraia izango da (behin behineko egoeran) eta, ondorioz, jantokiko ordutegia eta jarduna ikasturte honetako bera izango dela jakinarazten dizuegu.
Adeitasunez.
Kurutziaga Ikastolako Zuzendaritza