Urtero legez, hauteskunde literarioak ospatu ditugu Kurutziagan. Irakurketarekin eta literaturarekin beti harremanetan gabiltzan arren, egunokaz, ekintza honen inguruan hausnartzeko parada hartzen dugu ikastolako partaide garen guztiok: Zer da irakurtzea? Zertarako irakurri? Zer gustatzen zaigu irakurtzea?
Aurtengoan, modu desberdinean ospatu behar izan dugu bozketaren ariketa, baina emaitza aurreko edizioetan jaso direnen antzekoa da: gure ikastolako ikasleek gogoko dute irakurtzea, gogoko dute norbaitek beraiei irakurtzea eta irakurketaren bitartez gauza asko eta asko lor daitezkeela dakite.
Eta horixe adierazi dute ikastolako partaide askok hainbat hormatan egon diren karteletan: irakurtzea denboran eta espazioan bidaiatzea dela, gozatzea, lasaitzea, ikastea, abenturak bizitzea, misterian murgiltzea, barre egitea, amestea…
Jarrai dezagun irakurketaren altxorra elikatzen!
HH
LH
Botoen kontaketa
Emaitzak Kurutziagan
Emaitzak Euskal Herriko ikastoletan