Kaixo, familia:
Egoera berrira ohitzen hasi gara eta umeak ere gero eta egokituago daudenez, datorren astetik, urriak 14tik aurrera, gelen aldaketekin hasiko gara.
Espazio bakoitzak bere berezitasunak ditu eta umeek dituzten beharrizanei erantzuteko beharrezkoa iruditzen zaigu espazioen aldaketa egitea. Horretarako, harrera gelan informazio taula bat izango duzue talde bakoitza zein espaziotan egongo den jakiteko. Gela bakoitzaren sarreran ere (atean) tutorearen izena adierazita egongo da. Aldaketa hau 15ero behin egingo dugu.
Beste barik, zalantzaren bat izanez gero tutoreari jakinarazi.
HH 3ko tutoreak.