Familia agurgarria:
Oraingo honetan gonbite batekin gatoz Ikastolen Elkartetik. Hizketaldi interesgarri baterako gonbitea. Etxean haurren emozioak nola landu eta kudeatu azalduko digun hizketaldia. Ikastoletan abian jarri den Kuku Emozio programaren barruan kokatzen da familiekin egin nahi den lanketa. Kurutziaga ikastolan 5 urteko geletan hasi dira programarekin formakuntzan eta lanean irakasleak. Oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza programa da Kuku eta ikastola eta familia arteko lankidetzan oinarritzen da. Guraso eskola honetan oinarrizko emozio hauen inguruko orientabide batzuk emango dira eta familietan hauek lantzeko estrategia, baliabide eta jolasak eskaini.
Eta emozioak etxean nola? Emozioak garatzen eta lantzen diren lehen testuingurua familia da eta gurasoak erreferente garen heinean, haurren eredu bilakatzen gara baita emozioen kudeaketan ere. Horregatik, guzti honek duen garrantzia ikusita, urtean zehar 3 hizketaldiz osatutako guraso eskola egingo da. Familia eta etxeko testuinguruan kokatutako hizketaldiak. Lehenengoa Beldurra eta Tristura lantzeko, bigarrena Poza eta Sorpresa eta hirugarrena eta azkena, Nazka eta Haserrea.
Beldurra eta Tristurarekin abiatuko gara azaroaren 26an, azaroaren 30ean, arratsaldeko 18:00etan egingo den bideokonferentzia bidezko saioarekin.
Hizketaldia gazteleraz jarraitzeko aukera egongo da aldibereko interprete baten bidez.
Bertan parte hartzeko ondorengo lotura betetzea eskatzen dugu eta zuen posta elektronikoan jasoko duzue saioan parte-hartzeko lotura.
Kuku Guraso Eskola beldurra-tristura saioa ( izena ematea).
Beste gabe, gonbitea luzatzea eta animatzea besterik ez zaigu geratzen.
Elkar ikusiko garelakoan agurtzen gara.