Bihar, urriak 27, hurbildu 2024ko Ibilaldiko materiala eskuratzera!

Bihar bai, bihar Kurutziagara ekarriko dugu 2024ko Ibilaldiko materiala saltzeko denda eta bertaratuko zareten guztiek izango duzue erosgai. Dendaren ordutegia hau izango da: 16:15-19:00.

Kamisetak, jertseak, poltsak, biserak… aurretiaz ikusi gura badituzu edo ezin bazara egunean bertan ikastolara gerturatu, hemen duzu dendaren webgune ofiziala:

ONLINE DENDA

Zuen zain egongo gara!