5 martxoa, 2013

Enjoy English

Zer da?

Ikastolak Ikastolen Elkartearekin batera antolatzen dituzten aisialdiko ekintzak ingelesez.

Norentzat

5-12 urte bitarteko ikasleentzat.

Iraupena:

Ekainaren bukaeratik uztailaren hirugarren astera (gutxi gora behera uztailaren 25era).

Lekua: Kurutziaga Ikastolan

Ekintzak:

Goizez lau ordu, 9:30etatik-13:30etara. Haurrak 10-15eko taldeetan banatuta eta bakoitzak monitore atzerritar natibo bat izango du. Bertan, ingelesaz gozatzeko ekintza eta jolas ezberdinak antolatuko dira, beti haurren oporrak direla kontutan izanik.

  • Irteerak
  • Jolasak
  • Ingelesa ikasi jolastuz

Monitoreei buruzko informazioa:

  • Umeekin esperientzia duten 19-25 urte inguruko unibertsitate ikasleak dira.
  • Jatorriz ingelesak, eskoziarrak edo eta irlandarrak.
  • Euskal Herrira etortzeko duten arrazoia programa bera da, ez dute gaztelania ikasteko helbururik.
  • Programan zehar egunero 6 ordu inguru pasa beharko dituzte lanean, (9’30etatik 15’30etara). Dituzten ordu libreak familiarekin adostu beharko dituzte. Egokiena zera izango litzateke: familiarekin eta bakarka egoteko aukerak uztartzea.

Egonaldia Ekainaren bukaeratik uztailaren hirugarren astera (gutxi gora behera uztailaren 25era).