Kaixo, familia:
Dakizuen modura, azken urteotan, kanpo espazioaren eraldaketaren proiektua garatzen ibili gara. Egitasmo hau aurrera eramateko oinarrietako bat, ikastola ondoan (kanpoan) dauden lurrak ikastolako eremu barruan kokatzea zen.
Idatzi honekin jakin arazten dizuegu Durangoko Udalbatzak lur hauen lagatzea onartu zuela gehiengo batez, ekainaren 27an.
Egiten diren hobekuntzak eta inbertsioak ikastolak hartuko ditu bere gain, era honetan ikastolako instalakuntzak hobetuz. Aldi berean, hartutako konpromiso ezberdinak tarteko, Durangori begirako eskaintza hobetzea lortuko da.
Kurutziaga ikastola