Korrika en la Ikastola (Vídeo)

El del pasado martes fue un día para recordar en la ikastola. Este año no habrá edición de la Korrika pero nostros/as organizamos la nuestra, la 21,5.

Bultza Euskara! Bultza Euskaltegiak!

(vídeo realizado por alumnado de audiovisuales de 4º de ESO)

El manisfiesto de la Korrika de la ikastola lo leyó el actor Endika Zamalloa (ez aluno de la ikastola)

Arratsalde on, denori:

Aurtengoan, COVID-a dela eta ezin izan dugu KORRIKA beste urteetan bezala gauzatu.

Baina horrelako ekimen garrantzitsua alde batera uztea ez zitzaigun bidezkoa iruditzen eta horregatik KORRIKA 21.5 aurrera eramatea erabaki dugu.

Lehenik eta behin, eskerrik asko bertan parte hartu duzuen guztioi, bereziki hemen korrika egin duzuen 1000tik gora lagunei.

Korrika egiteko ekarri duzuen euro guzti horrek batu eta BULTZA EUSKALTEGIAK, BULTZA EUSKARA, kanpainara bideratuko ditugu.

Hau izan da ekimen honen helburuetako bat: helduen euskalduntzean horrenbeste lana egiten duen AEKri diruz laguntzea.

Baina ez da izan helburu bakarra AEKk KORRIKArekin egiten duen moduan, gure hizkuntzari bultzada bat ematea ere nahi dugu gaur hemen, eta galdera hauek bota nahi ditugu:

Euskararen alde egiteko, nahikoa al da seme-alabak ikastolara ekartzea? Nahikoa al da umeei euskaraz egitea eta euskaraz egiteko eskatzea? Euskara umeen kontua ote da? Euskara egitea esfortzua ala gozamena behar du izan?

Ikastolan argi daukagu, euskaraz ahalegindu nahi dugu, euskaraz nekatu, euskaraz haserretu, euskaraz tristatu, euskaraz alaitu…euskaraz gozatu! Eta helduak ere euskaraz entzun nahi ditugu.

Helduok,euskaraz baldin badakizue, erabili! Eta ez badakizue, eman izena euskaltegian!

BULTZA EUSKALTEGIAK! BULTZA EUSKARA!

GORA KORRIKA!