Urtarrilak 30: greba deialdia

Kaixo guraso,

Honen bidez, jakinarazten dizuegu datorren urtarrilaren 30erako, osteguna, Sindikatu nagusiek egun osoko greba deialdia luzatu dutela.

Deialdiari erantzunez, Ikastola honetako Langileen Asanbladaren gehiengoak greba egitea erabaki du. Hau dela eta,  Ikastolako zuzendaritzak ezin izango du bermatu ohiko zerbitzurik.

Normala den bezala, egun honetako jarduna kuotetatik deskontatuko zaizue.

Sortu daitezkeen eragozpenak barkatuko dizkiguzuelakoan, hartu ezazue gure agurrik beroena.