HH urte 1: matrikulazioa (2018an jaiotako umeak)

Kaixo, famili hori:

Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean 2020/2021 ikasturterako matrikulazio epe ofiziala zabalik egongo dela jakinarazten dizuegu.

Matrikula hau 2018an jaiotako ume guztiek egin behar dute.

Beraz, zuen seme-alabaren matrikula gauzatzeko idazkaritzatik pasa zaiteztela eskatzen dizuegu epe horretan. Honako dokumentuok ere ekar itzazue:

  • Gurasoen edo tutore legalen NANaren fotokopiak.
  • Familia Liburuaren fotokopia osoa.
  • Bizilekuaren ziurtagiria (senide guztiena).

Idazkaritzako ordutegia:

    • goizez 9:00-13:00
    • arratsaldez 14:30-17:30

Kurutziaga Ikastola