Tag Errugbi topaketak berreskuratu ditu Durango Rugby Taldeak

Aurten, tag errugbi topaketak berreskuratuko ditu Durango Rugby Taldeak. Topaketak datorren astean izango dira, eta Kurutziagatik urtero legez parte hartzeko irrikitan gaude.

Topaketen egunak eta orduak ondorengoak dira:

  • Maiatzak 11, asteazkena, DBH3, 4 (9:40-12:55 bitartean ez dute klaserik izango eta topaketan parte hartuko dute)
  • Maiatzak 12, osteguna, DBH1, 2 (9:40-12:55 bitartean ez dute klaserik izango eta topaketan parte hartuko dute)
  • Maiatzak 13, ostirala, LH 4, 5, 6.

Ekintza hau, urtero bezala, elkartasun ekintza bategaz loturik dago. Parte hartzaile bakoitzari, elkarte bat laguntzeko asmoz, euro bateko ekarpena eskatzen zaio. Aurten GEU BE elkarteari lagunduko diogu.