San Tomas jaialdia 2019

San Tomas jaialdia 2019

 

Gabonak ate joka ditugu, eta San Tomas eguna ere, bertan dugu. DBHkook feria ederra prestatuko dugu aurten ere abenduaren 19an, osteguna. Hau izango da egitaraua:

  • 9:00etatik 12:30etara ikastolako frontoian azoka postu desberdinekin.
  • 10:30etatik 13:15era bertaratzen diren guztientzako taloak salgai 2 €-tan (2,5€tan edariarekin).
  • 12:00etan bertsoak eta dantzak.

 

Beraz, kontutan izan ezazue egun horretan DBHn ordutegi trinkoa izango dugula, hau da, ikasleek 14:30etan bukatuko dutela. Biharamunean, ostirala, abenduak 20, 13:00etan bukatuko dute.

 

DBHko irakasleak