HH eta LH: Gabonak eta abenduaren 20a

HH eta LH: Gabonak eta abenduaren 20a

Kaixo, familia:

Gutun honen bidez gogoratu nahi dizuegu bihar, abenduak 20, oporrak hartuko ditugula eta urtarrilaren 8an elkar ikusiko dugula berriz ere (ikasturteko egutegian zehazten den bezala, urtarrilaren 7a jai eguna da ikastolan, HHko 1.zikloan izan ezik).

Gogoratu Haur Hezkuntza 1. zikloa (0, 1, 2 urte) martxan egongo dela sasoi honetan ere (dagoeneko, bertako gurasoek jaso duzue egutegia).

Barikuan, abenduaren 20an, Olentzero eta Maridomingi etorriko dira ikastolara goizean, eta HHkoek eta LHkoek merezitako ongi etorria eskainiko diegu. Haur Hezkuntzako ikasleak (3, 4 eta 5 urtekoak) 9:00etarako gelan egon beharko dira.

Egun honetan ikasleak baserritarrez jantzita etortzeko eskatu nahi dizuegu (HHkoak abarka eta gerrikorik gabe eta arropak izendatuta). 

Azken egun honetan, barikuan, eskolak GOIZEZ bakarrik izango dira (0, 1 eta 2 urtekoak barne), eta eguerdian ohiko orduan amaituko dira. Jantokian geratzen direnen bila 14:30ean etorri behar duzue ohiko tokira (mesedez, errespetatu ordua).

Haur Hezkuntzako ikasleak

 

JAI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON OPA DIZKIZUEGU!

Zuzendaritza