Rio de Oro: arropa bilketa

Rio de Oro: arropa bilketa

Familia agurgarriak:

Rio de Oro Durangaldea elkartetik idazten dizuegu. Dakizuen bezala, uda heltzear dago eta horrekin batera udako saharar kanpamentua ere. Aurten 5 urtetik 11 urte bitarterako haurrak datoz Izurtzako etxera. Beraz, oraingoan ere zuen laguntza behar dugu. Goian aipatutako urte horietako haurrentzako oinetakoak, prakak, kamisetak, jertseak, eskolako amantalak, berokiak, bainujantziak etab. behar ditugu. Donazio hori egin nahi izanez gero, Kurutziaga ikastolan (ekainaren 4tik 8ra) uztea besterik ez duzue. Gurekin harremanetan jarri nahi baduzue, zenbaki honetara deitu: 652 739 207

Agur bero bat,

Eskerrik asko