Euskararen Ginkana (05-31)

Aupa ginkanakideok!

Hau bukatzen ari da, aste honetan azken froga!

Baina aurretik aurreko asteko frogaren emaitza:

Ruper haundiak aipatzen duen txirrindularia Tom Simpson da eta  1967ko Frantziako Tourreko 13. etapan hil zen mendate bat igotzen ari zela, 29 urte zituelarik. Abestian Piriniotako Aubisquen izan zela esaten da, baina ez da zuzena, gertakaria proventzan dagoen Mount Ventoux mendatean gertatu zen.

29 erantzun jaso ditugu, eta horietatik 26 zuzenak izan dira. Zorionak!

Eta hemen doa azkena!

 

URDINISAR hitzak duela urte batzuk polemika handia sortu zuen gure hizkuntzaren inguruko balizko aurkikuntza batera eramaten gaitu.

Gaiak epaitegietara ere jo zuen eta aferak irtenbide ‘ofiziala’ izan bazuen ere, oraindik aurkikuntza horren alde azaltzen dira hainbat aditu.

Badago horien artean idazle eta itzultzaile bat, zein, besteak beste, literatura erotikoan ere aritu den.

Idazle hau Gipuzkoako herri bateko auzo batekoa da, eta auzo berekoa da dagoeneko erretiroa hartuta duen pilotari profesionala izandakoa.

Pilotari honek binakako hainbat final jokatu ditu. Horien artean bi, pilotari haundi baten aurka.

Bigarren pilotari hau herri txiki batekoa da eta herri hori eskualde jakin batean dago.

Eskualde horren beste nonbaiten Euskal Herriko tradizio eta kulturan garrantzi handia duen jai bat ospatzen da bi egunetan.

Zein bi egunetan ospatzen da jai hori?