Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Kurutziaga Ikastolako familia horiek:

Dakizuen bezala, igandean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. 

Eguna bera igandean denez, ikastolan ostiralean, martxoaren 6an, ospatuko dugu. Egun horretan langile zein ikasleak MOREZ jantzita etortzera animatu nahi ditugu, egunarekin atxikimendua adierazteko. 

Bestalde, M8an Durangon burutuko diren ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, eta, nola ez, igandean ospatuko den Lilakrosera animatu zaiteztela. Atxikita doakizue burutuko diren ekintzen informazioa.

Beste barik, aurretiaz zuen inplikazioa eta parte hartzea eskertuz, agurtzen zaituztegu.

Kurutziaga Ikastolako Hezkidetza taldea.