IKASTOLAKO EUSKARAREN GINKANA II. EDIZIOA
Aurreko buletinean esan bezala, eta iazko ikasturtean hasitako bideari jarraituz, Euskara Taldekook IKASTOLAKO EUSKARAREN GINKANAren bigarren edizioa jarri dugu martxan aurten ere ikastolako komunitatea osatzen dugun familia eta langileontzat. Ostegunero ikastolako buletina jasotzen duzuen guztiok parte hartu ahal izango duzue.
Horretarako gaurtik hasita, 5 astetan, buletinean bertan EUSKARAREN GINKANA atalean, EUSKARArekin edota EUSKAL KULTURArekin lotutako galdera bat agertuko da. Galdera horren erantzuna eta zuen izen-abizenak ondorengo helbidera bidali beharko dituzue: euskarataldea@kurutziagaikastola.eus
Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (ostegunetan) bidaltzen bada helbide horretara 3 puntu eskuratuko dira, hurrengo egunean bidaltzen bada 2 puntu eta ondorengo egunetan bidaltzen bada puntu 1. Edozein modutan erantzuna hurrengo osteguna baino lehenago bidali beharko da.
5 asteak igaro ondoren puntuazio altuena lortzen duenak bertako produktuen sorta eder bat eskuratuko du.
Hemen doa lehen galdera:
Irudian duzuen herria Nafarroako eskualde batean kokatzen da. Eskualdearen izenak berau osatzen duten bost (bortz) herriekin(hiriekin) du zerikusia.
Zein da eskualdea eta zeintzuk dira bortz hiri horiek?
Gogoratu erantzuna ondorengo helbidera: euskarataldea@kurutziagaikastola.eus