Jantokiko langileen geldialdia

Kaixo familia,

Datorren ekainaren 1ean, eguerdiko jantokiko langileek lan-geldialdia egingo dute eta, hortaz, ikastola eguerdiko tartean zarratu egingo dugu.

Eguerdiko jantoki eta zaintza zerbitzua Ausolan kooperatibaren bitartez kudeatzen dugu eta langileek ostalaritzako lan-hitzarmena dute oinarri. Momentu honetan sektore honetako Lan-hitzarmen berria negoziatzen ari dira eta honen baitan datorren eguenean, ekainaren 1ean, sektoreko langileak geldialdia egitera deituta daude. Kurutziagako langileen ordezkariek  jakinarazi digutenez, jantokiko langileen gehiengoak bat egingo du geldialdi honekin.

Erabaki honek jan zerbitzuari eta zaintza zerbitzuari eragiten dio zuzenean. Hori dela eta, Ikastolak ezin izango janaririk zerbitzatu, ezta ikasleen zaintza eta segurtasuna bermatu ere.

Horren ondorioz, ikastolaren eraikina zarratuta egongo da eguerdian. Hori bai, 14:30etik aurrera ikastolak ohiko jarduna mantenduko du.

Umeak batzeko uneak betikoak izango dira ordutegi hauetan:

HH 0-1-2 urte

Ez da egongo bazkari zerbitzurik. Umeak 12:00-12:45 bitartean jaso ahal izango dira eta gero 14:30ean ikastolan uzteko aukera egongo da.

HH 3-5 urte

Ikasleak 12:00tan batu beharko dira frontoian. Arratsaldean 14:30ean sartuko dira ikastolara ohiko ateetatik.

LH

Ikasleak 12:30ean batu beharko dira adin tarteari dagokion unean. Arratsaldean 14:30ean sartuko dira ikastolara ohiko ateetatik.

DBH

Ikasleek ordutegi jarraia dute ekainaren 1etik aurrera, beraz klaseak bukatuaz batera etxera joango dira.

Jaso agur bat eta barkatu eragozpenak,

Kurutziaga Ikastola