Gaur hasi da Egunean Behinen hamaikagarren denboraldia: Sartu gure taldera!

Astelehenez, Egunean Behin aplikazioak hamaikagarren denboraldiari ekin dio. Gogoratu aplikazioa jaitsi eta jolasteaz gain, aplikazioak taldeak sortzeko aukera ematen dituela, eta aukera hori baliatuta Kurutziaga ikastolako taldea sortu dugulaBertan, ikasle, irakasle, langile eta familiak elkarrekin lehiatzea gurako genuke. Denboraldiaren bukaeran, Kurutziaga ikastolako denboraldiko jokalaririk onenak sari berezia eramango du.

Taldeko kide egiteko aplikazioa deskargatu beharko duzue zuen telefono mugikorretan. Behin aplikazioa jaitsita, sartu Taldeak atarian, sakatu + tekla eta taldera gehitzeko honako gako hau idatzi: 4F8C9A

Animatu eta parte hartu!