Kaixo, familia:
Idatzi honen bitartez jakinarazi nahi dizuegu Kurutziaga Ikastolako Eskola kontseilua eguneratzeko prozesua martxan jarriko dela.
Eskola kontseilua, legez eratzen den organoa da, hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztion (Artezkaritzako kide, guraso, langile eta ikasleak) ahotsa eta iritzia jasotzen duena. Bertan arlo pedagogiko gaiak, elkarbizitzari buruzkoak eta beste hainbat tratatzen dira.
Guraso legez bertan parte hartu nahiko bazenu (4 ordezkari behar dira), eman izena idazkaritzan azaroaren 13a baino lehen.
Zuen jakingarri, honela osatzen da Eskola Kontseilua:
– Zuzendaria.
– Ikastetxearen titularraren hiru ordezkari.
– Ikastetxea zer udalerritan dagoen, hango udaleko zinegotzi edo ordezkari bat.
– Ikastetxeko irakasleen lau ordezkari.
– Ikastetxeko ikasleen gurasoen edo tutoreen lau ordezkari.
– Ikastetxeko ikasleen bi ordezkari, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen kurtsotik aurrera.
– Ikastetxeko administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.