DBH: arduren jarraipenaren garrantzia ikasleen heziketa prozesuan

Kaixo, familia:

Oraingo honetan, gure hezkuntza proiektuan izandako aldaketa batzuen berri emateko idazten dizuegu.

Azken ikasturteetan bezala, IKKI (Ikasketa kooperatiboa) proiektuak aurrera darrai: taldeka lan eginez, taldean lan egiten ikasiz. Ikasleen heziketa prozesuan pertsonaren garapen osoa kontuan hartzen da, ardurak eta balioak barne. “Elkarrekin bizitzen ikasi”(OK10) eta “Norbera izaten ikasi” (OK11) oinarrizko konpetentzien (OK) garapena dugu horren islada. Oinarrizko konpetentzia horien lanketan, ikasketa eta ikaskideekiko ardura batzuk bete eta hauen eguneroko jarraipenarekin ohitura egokiak bihurtzea bilatzen dugu. Horren adibide, Alexiabidez jasotzen dituzuen inzidentzien inguruko berriak.

Orain pare bat urte, “Gure gela denon artean zaindu dezagun” programa jarri genuen martxan ikasleak gelaren zaintzan inplikatzeko. Programa honetan, aprendizaia kooperatiboko estrategiak erabiliaz, gelari dagozkion ardura batzuk txandaka banatzen dira gelako taldeen eta taldekideen artean. Honela bada, mahai, apal eta inguruaren zaintza egokia egiteko ardura banaketa bat egiten da.

Aurten, gelako lan giroa hobetze aldera, testuinguru fisikoaren baldintzetan urrats bat gehiago ematea erabaki dugu. Ikasturte hasieratik prozesu honen jarraipena egiten ari gara, eta bigarren ebaluaziotik aurrera Alexian adierazle berri bat erantsiko dugu: “gelako ardurak betetzea”. Aurrerantzean, honen gaineko inzidentzia esanguratsuak zuekin partekatuko dira.

Zer eskatzen zaio irakasleari?

  • Ikasleen arduren betetze mailari eguneroko jarraipena egitea eta hauetan ezer esanguratsua

dagoenean ikaslearekin hitz egin eta familia informatzea (Alexia bidez).

 

Zer eskatzen zaio ikasleari?

“Norbera izaten ikasi” oinarrizko konpetentziarekin (OK11) loturik:

  • Ordukotasuna zaintzearen ardura hartzea
  • Beharrezko materialak ekartzeaz arduratzea
  • Etxerako lanak egiteaz arduratzea
  • Gelara heltzerakoan motxila hustea: dauden apal eta takilak erabili norberaren gauzak

kokatzeko, eta motxila dagokion lekuan utzi.

“Elkarrekin bizitzen ikasi” oinarrizko konpetentziarekin (OK10) loturik:

  • Elkarbizitza osasuntsu baterako, ikastolan ditugun arauak betetzea.
  • Gela eta taldearekiko ardurak betetzea.

 

Zer eskatzen zaio familiari?

  • Ikastolako inzidentzien jarraipena egitea.
  • Ardura hauen lanketan elkarlana.

 

Azaldutakoak duen garrantziaz jabetu, eta prozesu honetan lagun izango zaituztegulakoan, aldez aurretik, eskerrik asko.