Piztu jakinmina – Endekalogoa mintzagai

Kaixo guztioi:

Gaur, abenduak 2, arratsaldeko 17.30etan Ikastolen Elkartean egingo den ekitaldi baten berri ematen dizuegu.  Elkarrizketa formatuan izango da eta Jose Luis Sukia (EHIko Zuzendari Orokorra), Koldo Tellitu (EHIko presidentea) eta Elena Zabaleta (Nafarroako Ikastolen Elkarteko presidentea) izango ditugu protagonista.

Helburua? Ikastoletako idearioaren (Endekalogoaren) sozializazioa egitea, bere funtsezko oinarrien inguruan hitz eginez, eta Hezkuntza lege berri baten atarian, ikastola sarea osatzen dugun guztioi, baina batez ere familiei, gure argudioak helaraztea.

Eta nola egingo dugu hau?

Aipatu dizkizuedan protagonistak medio ditugula, Youtube bidez, Ikastolak.eus atarian, solasaldia zuzenean emitituko da, Ikastolen sarea osatzen duten familia guztiei gure mezua zabaltzeko asmoarekin.

Noiz: GAUR, abenduak 2, arratsaldeko 5.30etan.

Nonhttps://ikastola.eus/bihar/piztu esteka bitartez.

Gonbidatuak: Jose Luis Sukia, Koldo Tellitu eta Elena Zabaleta.

Nori zuzendua: Ikastolak osatzen ditugun familia guztiei.

Kurutziaga Ikastola