DBH 4: agur ekitaldia

Kaixo, familia:

Gure artean hainbat urte eman eta gero, agur esateko ordua heldu da.

Hori dela eta,  ekitaldi xume bat antolatu dugu, eta denak, guraso eta ikasle, zaudete gonbidatuta.

Bertan, oroigarri txiki bat emango zaizue, eta bukaeran LUNTX bat dastatzeko aukera izango dugu.

Ekitaldia ekainaren 27an arratsaldeko 18:30ean izango da. Kanpoan egingo dugu, harmailetan (euria bada, frontoian), eta sarrera idazkaritzaren aldamenetik, zuzenean harmailetara doan atetik izango da.

 

Besterik gabe, bertan elkar ikusiko dugulakoan agurtzen gara.

Zuzendaritza