DBH 3: Piragua irteera
Kaixo familia,
Ekainaren 6an Laidara joango gara piragua saio bat egitera.
Eraman beharrekoa:
- Gorputz Hezkuntzarako erabiltzen dituzten arropak
- Bainu jantzia
- Toalla,
- Eguzki-krema
- Txankletak (hondartzarako beharrezkoak)
- Bazkaria
Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasoko dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.
– Irteera: 8:30ean Ikastolan
– Itzulera: 15:00etan Ikastolara
Irteera honen kostua 19,5€-koa da, hurrengo erreziboan kobratuko zaizue.
Gorputz Hezkuntzako irakasleak