DBH 4: Chromebookaren erosketa aukera

DBH 4: Chromebookaren erosketa aukera

Kaixo, familia hori:

2015-2016 ikasturtean, zuen seme/alabak Chromebook gailua eskuratu zuen eta aurtengo ikasturtean Kurutziaga ikastolako ikasketak bukatuko ditu.

Hori dela eta, familiek bi aukera izango dituzte, gailu hori erosi 128,40€tan, hain zuzen ere ordaintzeko gelditzen den balioan,  edota gailua ikastolan utzi, beste barik.

Gailua erosiz gero, urte beteko bermea izango luke oraindik ere. Beraz, erabilera egokia emanda, ordenagailuak kalte edo matxurarik izanez gero, ikastolak berak bideratuko luke mantentze-zerbitzura.

Familiek hurrengo aukera bi hauen artean hautatu beharko duzue:

A: Ez dut gailua erosiko. Gailua ikastolara itzuliko da tutoreak zehaztutako egunean.

B: Gailua erosiko dut 128,40€ko azkenengo ordainketa eginez 2017ko ekainean.

Azalpenen bat argi gelditu ez bada, etorri lasai idazkaritzara eta galdera guztiak erantzungo ditugu.

 

Aukeraketa egiteko bete ezazue galdetegi hau ekainaren 7a baino lehen.