DBH 2: Surf irteera

DBH 2: Surf irteera

Kaixo familia,

Ekainaren 6an, Zarautzera joango gara surf saio bat egitera.

Eraman beharrekoa:

  • Gorputz Hezkuntzarako erabiltzen dituzten arropak
  • Bainu  jantzia
  • Toalla,
  • Eguzki-krema
  • Txankletak (hondartzarako beharrezkoak)
  • Bazkaria

Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasoko dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.

– Irteera: 8:15ean Ikastolan

   – Itzulera: 14:45ean  Ikastolara

Irteera honen kostua 20€ da eta hurrengo erreziboan kobratuko zaizue.

 Gorputz Hezkuntzako irakasleak