DBH 2: surf irteera

Kaixo familia,

Irailaren 16an, Lagara joango gara surf saio bat egitera.

Eraman beharrekoa:

● Bainu jantzia
● Toalla
● Eguzki-krema
● Txankletak (hondartzarako beharrezkoak)
● Hamaiketakoa

Autobusean musukoa erabiltzea derrigorrezkoa denez, ikasleek musuko bana eraman beharko dute.
Bestalde, Ikastolako arauei jarraituz mugikorrik ezingo da eraman irteerara.

Bazkaltzera, ikastolara etorriko gara. Jantokian gelditzen diren ikasleek gelditzeko asmorik ez badute, bete web orriko galdetegia mesedez.

– Irteera: 8:30ean Ikastolan
– Itzulera: 14:45ean Ikastolara

Irteera honen kostua 13€ da eta hurrengo erreziboan kobratuko zaizue.

Gorputz Hezkuntzako irakasleak