“Irudiak mugimenduan” tailerra antolatu du Bizenta Mogel Bibliotekak

Gaur egungo gizarteetan etengabe ari gara irudiak jaso, aztertu eta sortzen; horregatik, ezinbestekoa da alfabetatzea edo gaitasun mediatikoak garatzea. Bide horretan, Bizenta Mogel bibliotekak “Irudiak mugimenduan” tailerra antolatu du. Bertan, biblioteka batean aurki dezakegun objektuekin, materialekin, soinuekin eta gadgeteriarekin jolastea izango dute helburu, ikus-entzunezko ekoizpenak sortzeko. Tailerra 8 urtetik gorako gazteentzat izango da.

Tailerra gauzatzeko, ostegun bat hartuko dute hilean: irailak 29 / urriak 20 / azaroak 10 / abenduak 15

Izena emateko egin klik HEMEN.

Animatu eta eman izena!