Zaintza zerbitzua: izen-ematea

Kaixo, familia hori:

Mezu honen bitartez, goizeko zaintza zerbitzua irailaren 19tik aurrera martxan egongo dela jakinarazten dizuegu.

Zerbitzu hau goizeko 8:00etatik 9:00etara eskaintzen da HHko 3 urteko gelan.

HH 3 urtetik LH3.mailara arteko ikasleentzako da.

Prezioa:

  • 6€/eguneko
  • 50€/hileko
  • kobrua hurrengo hilabeteko fakturan egiten da

Izena emateko:

  • Eguneroko erabilerarako, bete galdetegia: ZAINTZA ZERBITZUA
  • Egun solteren baten erabiltzea behar baduzu, bezperan, beranduenez, mezu elektroniko bat bidali hurrengo helbidera (ikaslearen izen-abizenak, ikasmaila eta zerbitzua erabiliko duen eguna(k) adieraziz): zaintza@kurutziagaikastola.eus

Begiralea: Nahia Dominguez.