DBH 1: Lizarrara irteera
Kaixo, familia:
Idatzi honen bidez, zuen seme-alabek DBH1 mailan izango duten irteerari buruzko informazioa eman nahi dizuegu. Aurten, Lizarrako aterpetxera joatea erabaki dugu. Martxoaren 21, 22 eta 23an joango gara, hau da, asteazkenetik ostiralera. Asteazkenean goizeko 8:45ean irtengo gara ikastolatik, eta ostiralean 16:30 inguruan helduko gara, ikastolara bertara.
- Lehen egunean ibilbide bat egingo dugu Lizarrako inguruetatik.
- Bigarren egunean ekintzak egingo ditugu monitoreekin (eskalada. orienting eta gymkana).
- Azken egunean Urederrara ibaiaren iturburura txangoa egingo dugu, eta handik etxera bueltatuko gara.
Ikasleek zerrenda honetan agertzen diren gauzak eramatea komeni da:
- LEHEN EGUNERAKO BAZKARIA.
- Motxila txiki bat.
- Berokia eta zira edo txubaskeroa.
- Mendiko botak eta kirol-zapatilak.
- Nezeserra eta toalla.
- Dutxarako txankletak.
- Aterki txiki bat.
- Gizarte-segurantzako txartela.
- Botikaren bat hartzen ari denak, eraman beharko du; kasu honetan, irakasleari jakinaraztea komeni da.
Mugikorra eta argazki kamera:
- Ikasleek argazki-kamera eraman dezakete, baina beraiek izango dira ateratako argazkiei ematen dieten erabileraren arduradun.
- Era berean, ez dugu debekatuko telefono mugikorra eramatea, ulertzen baitugu etxetik kanpo daudela eta beraiekin komunikatzeko bidea dela, gauez, kutxa batean batuko ditugu telefono mugikor guztiak, inolako arazorik egon ez dadin. Beraz, ezaugarriren bat jartzea komeni da.
- Ikasleak izango dira, kasu guztietan, eramaten dituzten aparailu guztien arduradun.
Oharra: Norbaitek dieta edota botika bereziren bat behar izanez gero jakinarazi iezaiguzue aterpetxean esateko.
PIKNIKA: Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasotzeko aukera izan dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.
Irteera honen kostua 90€ inguru da ikasleko, eta kuotaren bitartez kobratuko da.