LH 3: Baratze baserri eskolara irteera

LH 3: Baratze baserri eskolara irteera

Kaixo familia:

Martxoaren 22an , Baratze baserri eskolara joango gara egun biko egonaldia egitera.

Haurrek baserriko bizimodua gertutik ezagutzeko aukera izango dute, eta, besteak beste, ekintza hauek burutuko dituzte: ortuko tailerra, eskulan tailerra, korta tailerra, sukaldaritza…

Bi egunetako egonaldi hau, haurren arteko harremanak hobeto ezagutu, eta sendotzeko ere erabiliko dugu giro euskaldun eta ludiko baten.

Eraman beharrekoak hauek izango dira:

  • Lo zakua eta pijama
  • Nezeserra: hortzetako eskuila eta pasta, xaboia, eskuoihala, orrazia, txankletak…
  • Azpiko arropa
  • Lanerako/kirolerako arropa erosoa (praka luzeak derrigorrezkoak dira)
  • Euritarako oinetakoak (botak) eta arropa
  • Hotzerako arropa
  • Aseguru sozialeko txartela (fotokopia)

Irteera: Martxoaren 22an, goizeko 09:00etan (autobusa 09:15etan)

Itzulera: Martxoaren 23ean, arratsaldeko 16:30etan

Irteera honen kostua 84  € takoa da eta Ikastolak duen zuen kontu korronte zenbakitik pasako zaizue.

Beste barik,

Irakasleak