“Amets alokatuak” H. Cano eta I. Holgadoren komikia Ikastolen elkartearen eskutik

Euskal Herriko Ikastolek argitaratzen duten Xabiroi komiki aldizkarian atalka argitaratu ostean, album moduan aurkeztu dute Harkaitz Cano idazleak eta Iñaki Holgado marrazkilariak Amets alokatuak. Bi autoren artean osatzen duten laugarren albuma da (Piztia otzanak, Zebra efektua eta Museo Bilduma lanak argitaratu dituzte aurretik). Xabiroi komiki aldizkariak argitaratzen duen hamabigarren albuma da, izan ere, 2005ean Ikastolen elkarteak martxan jarri zuenetik, urtero argitaratu du album bat (hemen album guztiak).

Xabiroi komiki aldizkaria 12 urtetik hasi eta 100 urte bitarteko gaztetxoentzat argitaratzen da. Familian harpidetza egin gura izanez gero, hementxe duzue lotura.