Kurutziagako Covid-19 taldea: musukoaren erabilerari buruzko ohar garrantzitsuak

Idatzi honen bitartez musuko edo maskaren erabilerara egokiari buruzko azalpen eta ohartarazpenak ematera gatoz:

Musukoa eta higiene neurriak:
Gogorarazten dizuegu, musukoak edo maskarak egunero garbitu behar direla. Horregatik gomendagarria da etxean bi edo hiru izatea, txandaka erabiltzeko.
Garbigailuan garbitzea gomendatzen da, xaboi-detergente arrunta erabiliz eta ohiko programetan eginez garbiketa 60º-90º gradutara.
Beste aukera musukoa/maskara ur eta lixibatan desinfektatzen uztea da 30 minutuz. Gero lehortzen utzi.

Erabilera egokia:
Neurriko musukoak. Ikaslearen adinari egokitutako musukoa izan behar du. Mesedez, bakoitzaren tamainari egokitutako musukoak ekarri. Babesa eraginkorra izateko, bakoitzaren fisionomiari eta adinari egokitutako musukoa beharrezkoa da.

Elkarbizitza:
Musukoa ondo erabili behar da:
Sudurra kanpoan darabilte ume askok. Ez du balio sudurra estali gabe erabiltzea, musukoaz ahoa eta sudurra estali behar dira.
Gogorarazten dugu musukoa ezin dela kokotsean ipinita eroan. Musukoa ondo jantzita erabili behar da.