Gazteek teknologia digitalen inguruan egiten duten erabilera berbagai izan dugu aste honetan San Agustin Kultur Gunean egindako formakuntzetan. Telmo Lazkano eta Maitane Ormaetxea adituak izan ditugu bidelagun. Kurutziagak antolatutako berbaldi sorta Durangoko familia guztiei zuzenduta dago. Gogoratu hurrengo saioetan ere parte hartzeko aukera dagoela, maiatzaren 13an eta 16an, San Agustin Kultur Gunean, 18:00etan.
ZEOS programaren barruan, gurasoei bideratuta hitzaldiez gain, DBHko irakasleek eta DBH4ko ikasleek ere formakuntza jasoko dute.