Kaixo familia,
Gaur zortzi izan genuen Ikastolako Ohiko Batzar Nagusia. Haur Hezkuntzako plazan gauzatutako Batzar Nagusian ia ehun bazkide batu ginen. Beraz, partaidetzari dagokionez, bertaratuen eta boto delegatuen batuketak quoruma gaindituta utzi zuen nabarmen. Hala ere, batzarrean parte hartzeko derrigortasuna aipatzen dugu, izan ere Kurutziaga bazkide guztiona da.
Kooperatiba legeari jarraituz, aurreko ikasturteko memoria eta iazko kontuen emaitzak azaldu ziren, eta ondoren horien onarpenerako bozka egin zen. Beti lez, ikastolako datu esanguratsuenak eskaini ziren aldez aurretik: matrikula datuak, langileria datuak, emaitza akademikoak (Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolakoak)…
2022-2023 IKASTURTEKO MEMORIA
Puntu hauetan egin zen deskargua:
- Hezkuntza mailan emandako berrikuntzak: Hezkuntza etapa bakoitzean egindakoak, egindako inbertsioak azaldu ziren.
- Horrez gainera, Ikastolako Plan Digitalaren inguruko azalpenak, Hizkuntza Proiektuaren inguruak eta Eskolaz Kanpoko eskaintzaren xehetasunak eman ziren.
- Hezkuntza Lege barriaren inguruko lanketa eta deskargua be egin zen, balioan ipiniz Kurutziagak egindako lana.
- Emaitza ekonomikoak eta emaitzen banaketaren inguruko azalpenak eman ziren baita ere.
Emandako azalpenen ostean Batzarrak emaitzen inguruko bozka egin zuen eta emaitzak hau izan zen:
Ikasturtean izandako emaitzen onarpena egon zen emaitza hauekin.
- Aldeko botoak: 117
- Kontrako botoak: 0
- Zuriak: 2
Ikasturteko emaitzen banaketaren inguruan bozketak emaitza hau eman zuen:
- Aldeko botoak: 116
- Kontrako botoak: 0
- Zuriak: 3
2023-2024 IKASTURTEKO KUDEAKETA PLANA
Kudeaketaren deskarguan Plan Estrategikoari erantzuteko helburuaz jarraitu eta egun dugun kontestuaren azalpenak eman ziren: Ikastolaren kezkak adieraziz jaiotzaren beherakadaren inguruan, matrikula berrien inguruko aginduan eta Hezkuntza Lege Berriak ekarri dezakeenaz. Puntu hauetaz gain honakoak landu ziren:
- HH, LH eta DBHko etapetan momentu honetan ikastola zertan dagoen.
- Prestakuntza mailan zertan dagoen momentu honetan klaustroa eta
- Familiei begira landu nahi diren prestakuntzak ikastolatik.
- Ikuspuntu ekonomikoari dagokionez, indarrean dagoen 2023/2024 ikasturteari begira jantokiko kuotaren eta kooperatiba ekarpenaren igoerak proposatu ziren, soldaten igoera ezberdinei erantzuteko.
- Azkenik, udan egin nahi diren inbertsioen aurrerapena eman zen.
Kuota igoerak eta kudeaketa plana bozketara bideratu ziren emaitza hauekin:
- Aldeko botoak: 107
- Kontrako botoak: 2
- Zuriak: 4
2023/2024 kudeaketa plana eta aurrekontuari dagokionez:
- Aldeko botoak: 105
- Kontrako botoak: 5
- Zuriak: 4
Galdera erreguetan hainbat izan ziren irtendako gaiak eta kezkak: Ikastolako kooperatiben ekarpenaren inguruko kostuagatik, jantokiko enpresa kudeatzen duen enpresaren ingurukoak, ikastolako liburutegiaren faltari erantzuteko planaren ingurukoak, baita irakurzaletasuna eta komunikazioan dauden hutsuneengatik eta gaua kanpoan igarotzea suposatzen duten irteeren ingurukoak ere.