HH urte 1: matrikulazioa (2022an jaiotako umeak)

Kaixo, familia hori:

Otsailaren 7tik 23ra bitartean 2024/2025 ikasturterako matrikulazio epe ofiziala zabalik egongo dela jakinarazten dizuegu.

Matrikula hau 2022an jaiotako haurrak dituzten familia guztiek egin behar dute, dagoeneko ikastolan hasita egon arren.

Beraz, zuen seme-alabaren matrikula gauzatzeko idazkaritzara etorri beharko zarete epe horretan, aurretik Alexian txanda hartuz.

Alexia bitartez txanda hartzeko: tutorearekin batzartzeko erabili duzuen sistema bera erabiliz, Idazkaritzarekin txanda hartzeko aukera daukazue gaitua iada.

Sekula ez bazarete Alexian sartu edo zailtasunen bat badaukazue idatzi idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera.

Honako dokumentuok ere ekar itzazue:

  • Gurasoen edo legezko tutorearen NANaren fotokopiak.
  • Familia Liburuaren fotokopia osoa edo jaiotza agiria.
  • Familiaren bizilekuaren ziurtagiria (gehienez hiru hilabeteko antzinatasunekoa).