HH: inauteriak (goizez bakarrik)

Inauteri sasoia gainean daukagula eta, jadanik hasita gaude prestaketa lanetan. Aurten otsailaren 9an ospatuko dugu.

Kontutan izan ez dela komeni osagarririk ekartzea eta mozorroa erosoa izan dadila.

 

HH 1. zikloa (0, 1 eta 2 urte):

Inauteri eguna (Otsailak 9)

Ume bakoitzak, nahi izanez gero, gura duen moduan mozorrotzeko aukera izango du (gai librea).

 

Ordutegia

7:30-14:30

GOIZEZ BAKARRIK

 

 Zerbitzuak

Ohikoak eguerdirarte

Bazkaria eta loaldia.

14:30etan jaso behar dituzue umeak beranduenez.

 

HH 2. Zikloa (3, 4 eta 5 urte):

Inauteri eguna (Otsailak 9)

Ume bakoitzak gura duen moduan mozorrotzeko aukera izango du (gai librea). Gelan egitaraua eta jaialdia prestatuko ditugu, eta egunean bertan, umea etxetik mozorrotuta etorri beharko da.

 

Ordutegia

9:00-12:00

GOIZEZ BAKARRIK

 

Jantokian gelditzen diren umeen bila:

HH3: 12:15ean edo 14:30ean etorri beharko duzue ohiko tokira.

HH4 eta HH 5: 12:30ean edo 14:30ean etorri beharko duzue ohiko tokira.

 

GOGORATU: otsailaren 12an eta 13an ikastolan jai izango da 3 urtetik aurrerako guztientzat.