“Ikastolak arduraz erantzun beharko dio arlo ekonomiko eta sozialari”

Alex Ortuzar Irazolak (Artezkaritza Kontseiluko presidentea) eta Urko Rodriguezek (Zuzendari Gerentea) Artezkaritza Kontseiluko gainerako kideekin batera, ikastolak egoera berri honetan hartu behar dituen neurri ekonomikoak aztertu dituzte asteon. Neurriotaz hitz egin dugu Alex eta Urkorekin.

Covid19a dela-eta, aurrez -urreko eskolen eteteaz gainera, horrek duen eragin ekonomikoa aztertu eta erabakiak hartu dituzue asteon.

Halaxe da, bai. Kurutziaga ikastolak, kooperatiba izanik, erantzukizun soziala ere badu. Egoera honen aurrean ikastolak heldutasunez erantzun beharko dio arlo ekonomiko eta sozialari. Erabaki horiek, jakina, kooperatibako kide garen guztiongan dute eragina.

Kuota orokorrak mantendu egingo dira baina zerbitzuenak ez dira ordainduko”.

Hileroko kuotei dagokionez zer erabaki hartu da?

Kuota orokorrak mantendu egingo dira. Presentzialki ez bada ere, ikastola “irekita” dago eta ikastolako profesionalak lanean ari dira (telematikoki), materiala erosita dago… Ikastolako jarduna betetzen ari den neurrian, oinarrizko kuota horiek mantendu egin behar ditugu ezinbestean.

Aldi berean, jakitun gara egoera honek kastolari eragiten dion moduan hainbat familiari ere eragingo diela. Kasuistika hori guztiori aztertu eta bideratu egin beharko dugu.

0-2 urteko tarteak eskatzen ditu zehaztapen batzuk

0-2 tarteko familien kasuan, kuota erdi ingurura murriztea erabaki da. Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko langileak ere lanean dihardute eta urte osorako kontratua dute. Beti diogu zaintza zerbitzua baino gehiago dela gurea, eta gure hezkuntza eskaintza 0-16 urte bitartekoa dela. Langile horien nominak ordaindu ahal izateko gutxieneko kuota bat ezarriko da.

Jakitun gara egoera honek ikastolari eragiten dion moduan hainbat familiari ere eragingo diela”.

Bestelako zerbitzuen kuoten gainean zer erabaki hartu duzue?

Zerbitzuen kuotak ez dira kobratuko (jantokia, garraioa, aisia eta eskola kirola), Apirileko kuotetan, martxoan kobratu eta erabili ez diren zerbitzuen kuoten konpentsazioa egingo die ikastolak familiei.

Edonola ere, jantokiko, garbiketako eta zaintzetako hornitzaileekin (azpikontratak dira) begirunez eta zintzo jokatzea dagokigu. Ikastolaren parte dira eta ezin ditugu, beste barik, albora utzi.

Zerbitzuetako langileekin zintzo jokatzea dagokigu”.

Egoera berezi hau noiz arte luzatuko den jakiterik ez dagoenez, erabaki hauek noiz arte egongo dira indarrean?

Kuoten gaineko erabaki hau oraintxe dugun informazioarekin eta agindu ofizialen arabera hartutakoa da. Jakitun gara egunak aurrera joan ahala egoera ezberdinak biziko dituguna. Ondorengo asteotan bestelako erabakiren bat hartu behar bada, egoerara egokitutakoa izango da.

Lehentasuna osasuna den honetan, nor eta zer garen ez dugu ahaztu behar”.

Beraz, hau momentuko argazkia da, ezta?

Momentuz, argi dagoena da kooperatibara ekarpena eta materialaren ordainketa mantendu egingo direla. Hornitzaileekin adostasunak lortu beharko ditugu eta gero bazkideei jakinarazi. Lehentasuna osasuna den honetan, nor eta zer garen ez dugu ahaztu behar. Ezin dugu inor bazterrean utzi. Ikastola gara eta hartuko ditugun erabakiak komunitate osoarengan pentsatuz hartuko ditugu.

Artezkaritzak hartutako erabakien arabera kuotak honela geldituko dira:

Adin tartea / Maila

Koop. Ekarpena

Materiala

0 eta 1 urte

75 €

75 €

2 urte

3, 4 eta 5 urte

61,92 €

16,90 €

LH1, LH2, LH3, LH4 eta LH5

61,92 €

16,90 €

LH6

61,92 €

7,66 €

DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4

61,92 €

7,66 €

Chromebooken kobraketa berdin egiten jarraituko dugu LH6 eta DBH4 bitartean.

Zerbitzuak: ez dira kobratuko. Martxoan erabili ez diren zerbitzuen partea itzuli egingo da apirileko kuotan.