Gaubeltza.eus: dena ez da Halloween

Gau Beltza urriaren 31aren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Hau da, Halloween gaua bere sustrai euskaldun tradizionalekin berriro ezkontzeko ahaleginean ari diren han eta hemen. Itzalitako kalabazen berpiztea (Altuna & Ozaita, 2018) lan etnografikoa oinarri hartuta, Euskaltzaleen Topaguneak ospakizuna herrietan antolatu nahi dutenentzako baliabideak eskuragarri jarri nahi ditu.

Gaubeltza.eus atarian dago eskuragarri ospakizun hori antolatzen laguntzeko sortu den material berria, orain. Bertan jaso dituzte prozesurako gomendioak, kartel mutuak, euskarazko bideoak, jantzi egokien argazkiak…. Galderak edo zalantzak izanez gero harremanetarako kontaktua ere badago.