Kaixo familia
Ikastolako lehendakari naizen aldetik, atseginez partekatzen dut gure familien kezka eta beharrei heltzeko prestatzen ari garen ekimena.
Joan den ikasturteko udaberrian gogobetetze-inkesta bat egin genuen eta zuen ekarpen baliotsuak jaso genituen. Benetan eskertzen dugu parte hartzea, zuen iritziak eta iradokizunak funtsezkoak baitira gure seme-alabei ahalik eta hezkuntza onena ematen jarraitzeko eta komunitate konprometitu eta parte-hartzailea sortzeko. Gainera, ekaineko Batzar Nagusian ikasturte honetan guztiok lehenetsi gura ditugun gaiak identifikatu genituen. Kezka horiei erantzuteko asmoz, bi lan-saio antolatu ditugu, familien eskaerak eta beharrak sakontzen eta hobeto ezagutzen laguntzeko. Saioak kanpoko dinamizatzaile batek emango ditu. Saio horiek azaroaren 29rako eta abenduaren 12rako daude aurreikusita, 17:00etatik 19:00etara.
Saioek hainbat dinamika garatuko dituzte taldean, eta honako alderdi hauetan oinarrituko dira:
- Gogobetetze-inkesten ondoriozko eskari eta behar espezifikoak identifikatzea eta lehenestea.
- Hobekuntza-arloetan sakontzea eta helburuak zehaztea.
Asko eskertzen dizuegu zuen parte-hartzea eta, horrekin batera, galdetegi hau bete dezazuen eskatzen dizuegu saioak antolatzeko: bertaratuko zareten pertsonen kopurua, zainketak behar badituzue (zaintza 3 urtetik aurrera antolatuko genuke).