Euskararen Ginkana: Bigarren galderagaz gatoz!

Kaixo denori! Bigarren galderagaz gatoz, baina lehenik eta behin aurrekoaren erantzuna:

Zorionak asmatu duzuen guztioi!

Eta hemen bigarren galdera:

Goiko ikurra Euskal Herriko elkarte ezagun batena da.

Elkarte hau zientzien hainbat arloetan egiten du lan eta azken asteetan komunikabideetan zer esan handia eman du arlo horietako baten egindako lan batzuengatik. Oraingoan ginkanara ekarri badugu, besteak beste, egiten duen lanaren aitortza egiteko eta era berean, neurri txikian bada ere, lan hori ezagutarazteko izan da.

Baina tira, goazen galderagaz:

Elkarte honek aldizkari bat argitaratzen du 1949. urtetik. Aldizkari honen izena ilustrazioaren ideiak zabaldu zituen Euskal Herritar baten abizena darama.

Zein zen Euskal Herritar honen Noblezia titulua?

Ekin gogor erantzuna bilatzen! Gogoratu, erantzuna ondorengo helbidera bidali beharko duzue:

euskarataldea@kurutziagaikastola.eus

Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (ostegunean) bidaltzen bada helbide horretara 3 puntu eskuratuko dira, hurrengo egunean bidaltzen bada 2 puntu eta  ondorengo egunetan bidaltzen bada puntu 1. Edozein modutan erantzuna hurrengo osteguna baino lehenago bidali beharko da.