Euskararen Ginkana: Baditugu aurtengo irabazleak, datorren urtera arte!

Bueno ba aurtengoa kitto!

Sei asteren ondoren baditugu irabazleak, baina aurretik azken galderaren erantzuna:

Maiatzaren 17an Juan Mari Irigoien, euskal idazle handia,  zendu zen.

Gazte denboretan Errealaren bigarren taldean jokatu zuen, eta futbolaren munduan girotutako bi nobela ditu:

  • Odolean neraman (2004).
  • Derbia (2019)

Bietatik lehenengoan,  Eneko Ortega da protagonista eta bere amonaren izena Sinforosa da.

Beraz, ginkanako irabazleak…

  • Alex Axkoeta
  • Izaskun Iturrioz

Sei frogak lehen egunean asmatu dituzte, beraz, puntuazio altuena lortu dute (18 puntu)

Datorren asteko barikuan ikastolako jaialdian behin betiko irabazlea ezagutuko dugu eta sari banaketa egingo dugu.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta aipatu bereziki: Ireide, Xabi, Eider, Leire eta June, oso gertu ibili zarete eta lan bikaina zuena ere!

Datorren urtean gehiago!