(Euskara Taldea) Euskararen III. Ginkanaren IRABAZLEAK!

Bukatu da aurtengoa!

Lehenik eta behin, hauxe da  azken galderaren erantzuna:

Esaldi hori Joseba Sarrionandiaren, “Kartzelako poemak” liburuko Territorio librea poeman agertzen da, eta bertan, bukaeran, klabean, ondorengoa esaten da:

“Putakume bat diagok gure atzekaldian ea konfunditzen dugun.”

14 lagunek eman duzue erantzun zuzena

Euskaraldiarekin eman genion hasiera eta Euskal Herri osoa zeharkatu dugu Irurin, Soraluzen, Deierrin, Hiriburun, Mañuetan, Donapaleun eta Villaverde Turtziozen geldialdiak eginez. Su ta Gar eta Benito entzunez bota dugun irrintzia Itoitzetik Orreagara entzun da Europa zutik jarriz. Irakurtzeko tartea ere hartu dugu eta Karmele Jaio, Fernando Morilllo,Unai Elorriaga, Katixa Agirre eta Eider Rodriguezekin gozatzeko aukera izan dugu Igartza Saria gogoratuz. Bukatzeko, Sarrionandia handiarekin ondorengoaz jabetu gara:

“Euskara da gure territorio libre bakarra”

ETA IRABAZLEAK DIRA…

Hiru izan dira irabazleak.
Puntuazio altuena lortu dute (15 puntu) galdera guztiak, zuzen, lehengo egunean erantzunez!

Saria hirukoizteko baliabiderik ez genuenez, hiruron artean banatu dugu. Zorionak ahala ere!!!

Aipatu, Xabier Alberdik eta Leire Huertak ere galdera guztiak egoki erantzun dituztela, eta 5etik 4 lehenengo egunean, zorionak zuei ere!

34 lagunek parte hartu duzue III ginkana honetan, eskerrik asko denoi!

Datorren urtean gehiago eta hobeto!