(Euskara Taldea) Euskararen III. Ginkana: 3. galdera

Bagatoz berriz ere ginkanarekin!

Hemen aurreko asteko erantzun zuzena:

Trois-Villes Iruri, Zuberoa
Placencia de las armas Soraluze, Gipuzkoa
Valle de Yerri Deierri, Nafarroa
Saint-Pierre-d’Irube Hiriburu, Lapurdi
Baños de Ebro Mañueta, Araba
Saint-Palais Donapaleu, Behe-Nafarroa
Valle de villaverde Villaverde Turtzioz, Bizkaia

Argazkiak: 1. Soraluze 2. Mañueta 3. Donapaleu

24 lagunek hartu duzue parte eta hoietatik 21ek eman duzue erantzun zuzena, zorionak!

 

ASTE HONETAKO GALDERA

Euskal talde heavy batek Anbotoko erreginari eskaini zion bere kanta bat.

Talde honek, beste kanta batean, obra erraldoi baten kontra Nafarroan izandako desobedientzia ekintza ikusgarri baten berri ematen du (apirilaren 6an 25 urte bete dira ekintza egin zela)

Non izan zen kantuan aipatzen den ekintza?

Kanta horretan bi aldiz aipatzen da euskal herriko toki mitiko baten izena.

Gipuzkoako kostaldeko abeslari handi batek toki honetan izandako gertakari historikoa kontatzen du kanta batean:

Kanta honen arabera: ZERK JARRIKO DU ZUTIK EUROPA?

Gogoratu, gaur erantzun ezkero 3 puntu, bihar 2 puntu, eta etzitik aurrera puntu 1