Noiz
Datorren abenduaren 16an, asteazkenez, izango da Kurutziaga Ikastola Kooperatibaren Ohiko Batzar Nagusia (18:30ean lehenengo deialdian eta 19:00etan bigarrenean). Batzar Nagusian urteko kudeaketaren azterketa eta kontuen aurkezpena egingo da, ondoren bozketa bidez onartu edo ez erabakitzeko, kooperatiben legeak agintzen duen legez (gai-zerrenda hemen)
Non
Covid-19a dela-eta, segurtasun neurriak bete ahal izateko, Batzar Nagusia San Agustin Kulturgunean izango da (San Agustinalde Kalea, 12).
Aldibereko itzulpen zerbitzua
Batzar Nagusian aldibereko itzulpen zerbitzua izango da. Horretarako, norbere mugikorra eta aurikularrak eroan beharko dira eta aplikazio bat deskargatu sakelakoan.
Gabonetako Zozketa bertan
Batzar Nagusian bertan egingo dugu Dendak Bai merkatarien elkartearekin batera antolatutako zozketa.
Batzar Nagusia streaming bidez emitituko da: botu delegatua
Batzar Nagusia streaming bidez emitituko da. Batzarrean parte hartzeko modurik egokiena bertaratzea den arren, Batzar Nagusia modu telematikoan egin ahal izateko estatutuen aldaketa proposatuko da asteazkenean bertan. Batzar Nagusia telematikoki jarraitzeko ezinbestekoa da beheko galdetegia betetzea eta botu delegatua egitea. Botuaren delegazioa Idazkaritzan bertan egin ahalko da, edo Batzar Nagusira joango den bazkide bati ere delagatu dakioke. Botua delegatu ez duenak ez du Batzar Nagusia streaming bidez jarraitzeko aukerarik izango.
Batzar Nagusia telematikoki jarraitzeko galdetegia
Botua delegatzeko orria