2003. urteaz geroztik, Zuberoako ikastolek (Eperra eta Alozeko Ikastolek), Gabonetarako otzarak eskaintzen dituzte. Iragan urtean, 1 400 saski saldu ziren, eta 15.000 euro eskuratu zituzten Eperra eta Alozeko ikastolek.
Ekimen honen helburu nagusiak hauek dira:
- Xiberoko ikastolen egoera ekonomikoa hobetzea, ibilera gastuak estaltzeko xedearekin.
- Tokiko janariak ezagutaraztea, Xiberoko lurraldeko mozkinak eskainiz.
Urtez urte, otarre kopuru salmenta emendatuz joan da, elkartasun sareak garatzen ari direlako.
Ikastolan, haur kopuruak haziz doazen heinean, gastuak ere areagotzen ari dira. Diru laguntza publikoak ez dio inondik ere ikastoletako egoera ekonomikoari erantzuten. Bestelako diru iturri batzuk behar beharrezkotzat dira oraino ere, ikastolek segi dezaten beren funtzioa betetzen baldintza hoberenetan.
Bi otarre daude aukeran:
Irati otarrea – 52 €
- Ardi Gaza – 450 g
- Ahate gibela – 125 g
- Bixkotx poltsa bat artisanala – 150 g
- Eztia – 500 g
- Euskal txerriki lukainkak – 400 g
- Axoa txahalki xehatua saltsan – 640 g
Ahüzki otarrea – 40 €
- Ardi gazta – 450 g
- Ahate gibela – 125 g
- Bixkotx poltsa bat artisanala – 150 g
- Eztia – 500 g
- Euskal txerriki patea – 200 g
- Euskal txerriki odolkia – 200 g
Eskaerak egiteko: https://ikaskoli.eus/ webgunera edo nikere@ikaskoli.eus posta elektronikora jo dezakezue