Hizkuntza gutxituen arteko esperientziak trukatzen

Garabide Elkartearen bidez hainbat lagun izan ditugu bisitan gaurkoan ikastolan. Guztiak ere Hizkuntza bziberritzeko aditu ikastaroa egiten ari dira aipatu elkartearen eskutik. Micaela Garrido nahuatla; Cristina Eskwe nasa; Daniela Cayo mayatáan-a; Marcos Pech mayatáan-a; Ana Llaupi maputxea; Tui Jose Benedicto ferreira huni kui-a eta Carmelina Lix kaqcxikela.

Gotzone Duñabeitiak, ikastolako zuzendari pedagogikoak, egin die harrera eta azaldu dizkie Kurutziaga Ikastolaren historia eta gaur egungo egitekoak eta erronkak. Bisitaren ostean DBH4ko ikasleekin bildu dira eta haien galderei erantzun diete atsegin handiz. Ondotik, ohorezko aurreskua esakini eta Kurutziagako zapiak jarri dizkiete DBH4ko ikasleek gure gonbidatuei.

Estimatua dago bisita eta ondo etorria da gainera, komeni baita, lantzean behin, gaur egunera iristeko ikastolek eta euskarak egin duen bideari begiratu bat ematea.