Zirimolak udako aisialdi eskaintza zabaldu du

Uda honetarako ere ZIRIMOLA IKASTOLEN AISIALDI-TALDEAK antolatu ditu udako egonaldiak.

Urteetako esperientzia baliatuz, uda honetan ere haur eta gazteentzako programazioa landu da: aisialdi hezitzailea eskaintzeko helburuarekin, berrikuntza pedagogikoak txertatu dira. egonaldiak 5 urtetik 17 urte bitarteko gazteentzat izango dira.

Euskal Herri osoan zabaltzen dira ZIRIMOLAk antolatzen dituen udalekuak, haurrak erdigunean ipiniz, honako balio hezitzaile hauek lantzen dituzte: parte-hartzailea, naturaz gozatzea eta ikastea, inklusiboa, herritarra, eta, ororen gainetik, euskalduna. Horretarako, mota askotako egonaldiak eskaintzen ditugu, haur eta gaztetxoek euren gustuen arabera hautatzeko aukera zabala izan dezaten, guztien ezaugarri bateratzaileak izanik ludikotasuna eta une gozagarriak bizitzea.

 Haur eta gazteek merezi dutelako, udan ikusiko dugu elkar!

INFORMAZIOA NON

  • Web orrian: www.zirimola.eus
  • Ikastolako idazkaritzan
  • Ikastolen Elkarteko bulegoetan

NOLA MATRIKULATU:

  • Online: www.zirimola.eus
  • Eman Hegoak eta Enjoy English: aurrerago zabalduko da izen emate epea.

ARRETA ORDUAK (Zirimola)

  • Astelehena-osteguna 9:00-14:00/15:00-17:00 eta Ostirala 9:00-15:00
  • Tlf.: (0034) 943 369637/ 943 445108
  • Emaila: zirimola@ehi.ikastola.eus

IZEN EMATEA

Martxoaren 16tik maiatzaren 6ra (Udaleku itxiak eta atzerriko egonaldiak)

Eman Hegoak eta Enjoy Englishen izena emateko epea aurrerago zabalduko da eta asteroko buletinaren bitartez jakinaraziko zaizue.