Kirola: Ikastolako ikasle Lene Garcia Schulze, Orientazio kiroleko txapeldun txikien kategorian

Eskola kirola-ren barnean dagoen Orientazio kirolean, abenduan Urkiolan egin zen probaren ostean, ligako bigarren proba antolatu zuten igandean Ollargan-en (Arrigorriaga, Bizkaia). Orientazio kirolean mapa interpretatu eta iparrorratza erabil behar da, puntu batetik bestera ahalik eta denbora gutxienean joan ahal izateko. Txikien kategorian, Kurutziagako Lene Garcia Schulze lehen postuan geratu zen, 42:22ko denboragaz. Zorionak Lene!